2016-2017an egindako ikerketa-proiektu baten emaitza da MODELA. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk kudeatutako ELKARTEK programaren bitartez finantzatu da ikerketa, eta erakunde hauek hartu dute parte proiektuan:
Euskara eta gaztelania hizkuntza-bikoterako itzulpen automatikoko teknika aurreratuetan ikertzea zen proiektuaren helburu nagusia. Deep Learning teknikak sistema estatistikoekin konbinatuz, kalitate altuko itzulpen automatikoko sistemak sortzera bideratu zen ikerketa, eta egindako esperimentuetan argi ikusi zen sare neuronaletan oinarritutako sistemen kalitatea nabarmen hobea zela orain arteko sistemena baino; baita gaztelania-euskara hizkuntza-bikoterako ere.
Informazio gehiago >